Dirudienez, HTMLa, hurrengo urteetako web modernoa izango dena, loraldi batean bizi da, garai oparoan. Nahiz eta oraindik errealitate ez izan, bere ezaugarriak zehazten hasiak dira. Hala ere, gai batek polemika handia sorrarazi du. Izan ere, bideoak kodifikatzeko kodek-a oraindik ez da finkatu, hainbat enpresa eta erakunderen presioa eta interesak direla eta. Hauek dira, akordio batera ez iristeko arrazoiak, enpresa bakoitzarenak aztertuz.
WHATWG
Enpresa honek, HTMLaren estandarrak konprobatu ztuen, eta baliozkoak ez zirela baieztatu zuen. Horregatik, 2004ean, HTMLaren estandar bat idazten hasi zen.
Eraberean, enpresa honek, Apple, Opera eta Mozillarekin kontaktuak ditu, eta horrek esan nahi du, nahigatzaileek eskuhartzea dutela kasu honean.
Beraz, hainbat enpresek egiten duten presioa eta sortzendiren desadostasunak direla eta, HTML5ak oraindik ez du estandar errealik sortuta.
MPEG-LA
Enpresa honek, H.264 kodek-aren kontrola dauka. Bere garapenerako dauden 26 konpainien artean Apple eta Microsoft daude.
2016 indarrean egongo den lizentzia, oso zorrotza izango ez dela dirudi. Hala ere, bost urteren epean, erabilpen terminoak aldatzeko gai izango dira konpainia hauek, norbere interesei egokituta.
Noski, konpainia hauei, kodek ofizial hau izatea komeni zaie, horrela dirua eta boterea lortuko baitute. Gainera, Theora bezalako kodek libreak mehatxatuak izan dira…
MOZILLA ETA OPERA
Beharbada, bi hauen interesak xumeenak, koherenteenak eta zintzoenak dira. Operak, duela hiru urte bideoarentzako etiketa bat proposatu zuen, OGG+Theora+Vorbis-rekin egin zuen, web estandarrak teknologia berri aske eta zabalekin egiten jarraitu behar direla argi dutelako. Mozilla bat dator Operaren iritziarekin.
Beraz, ezinezkoa da Mozillak eta Operak, askea eta zabala ez den kodek bat proposatzea. Horregatik, galdutzat eman dezakegu h.264 euskarria Firefox eta Operan, askatzen ez denez gero.
Googlek, aldiz, ikuspuntu konplexuago bat dauka, alde batetik, YouTuberen jabea delako. Hasteko kodek guztiak onartzen ditu, bere ikusleek bideoak ikusterakoan arazorik ez izatea interesatzen zaielako. Horregatik, Chrome-k H.264-ren alde dago.
Bestalde, Googleri ez zaio batere interesatzen bideoaren kodeka H.264-a izatea, Apple eta Microsoft-ek YouTube suntsitu dezaketelako modu horretan.
Googlerentzat etekin handia izan da H.264 bezalako kodek bat hartzea eta askatzea. Horregatik, Googlek kodek fabrika bat erosi egin du. Google enpresa bat izaten jarraitzen du, eta formato askeak interesatzen zaizkio.
APPLE
Hasteko, esan beharra dago Applerentzako marketing porrot bat izan dela. WebM-k ezustekoan harrapatu ditu Applekoak eta antiflash gerrarako argumentuak deuseztatu ditu. Izan ere, orain, Applek HTML5 nahiago du Flash baino, baina oraindik ez dio WebM-ri bere onespen publikoa eman.
Beharbada, Apple izan da H.264 kodekean gehien inbertitu duen enpresa. Produzitutako hainbat materialen oinarria, H.264 kodeka izan da. Horregatik, industrian bultzada handia izan du H.264-k eta ondorioz, HTML5-ek.
Steve Jobs egin deun beste gauzetako bat, infrakzioen kontuei buruz beldurra sartzea izan da. Horregatik, oso gustoko izango du x264 garatzaile batek WebM gogor hartzen badu. Google-ek, bestalde, beldurrik ez duela esan du, eta MPEG-LA nahi duena egin dezakeela. Beste kritika batzuk, herraminten garapen txikiarena da. Hala ere, ez da egitura arazoa, beraz, denbora eta errekurtsoekin konpon daiteke.
Guzti horregatik, litekeena Applek WebM laguntzea da. Gainera, mugikor dispositiboen kontuan leku pribiliegiatua duenez, nahi duena egin dezake. Iritziz aldatzea eragingo lukeen faktore bakarra, YouTube-k H.264-rekin daukan eralzioa haustea izango litzateke, baina momentuz, hori ez dator bat Googlen interesekin.
MICROSOFT
Internet Explorer 9-ren taldeak nahiko deklarazio inteligenteak egin ditu, WebM-ri laguntza emago diola esanez, baldin eta erabiltzaileak bere ekipoan instalatuta badu. Horrela, beren prentsa ona mantentzen du, HTML5 osoarekin bat datozela argi utziz.
Euskarria erdibitan banatuta dago. Alde batetik, H.264 fabrikatik instalatuta etorriko litzateke, baina ekintza bereziak beharko lituzke WebM-ek. Beraz hirugarren enpresa batzuek instalatu beharko dute.
MIcrosoften jarrera hau erraz ulertzen da. Hasteko, H.264-k arrakasta izatea interesatzen zaio, horrela web-a eta, beraz, Google arerioaren gaineko nolabaiteko boterea izango lukeelako. Hala ere, ez du nahi popularizatzea, horrek abantaila emango liekeelako Applen i-dispositiboei. Izan ere, Microsoftentzako, Google eta Applek iritzi publikoa bere alde jartzea txarrena izango litzateke.
ADOBE
Adoberen jarrera nahiko interesgarria izan da. Izan ere, Google laguna izan da WebM sortu zenetik. Flash, WebM-ren ondoan egongo dela adieraziz, haien itxura publikoa hobetzen dute eta bide batez, presio sartzen diote Apple-i beraien aurkako gerran.
Adobek erabilitako bideorako lehen kodeka, Sorenson Park-ena izan zen, gero VP6 euskarria gehitzeko, WebM-ren aitzindaria. 2007an WebM onartu zuten. Printzipioz, Adobek ez luke izango arazorik WebM-rekin lan egiteko, bere aurrekariekin arazorik izan ez baitzuen.
Beraz, Adobek arnas hartu du Apple-n aurkako gatzakan. Horregatik, Adobek bere plugin-a muturreraino garatu egingo du, Flash HMTL5-entzako egile herraminta bat bihurtzen duen bitartean.
Laburbilduz, erakunde guztiek bere interesak dituzte, eta noski, horiek defendatzen dituzte. Nahiz eta zenabit egun azterago ezinezkoa iruditu, WebM bidea garbi dauka aurrea egiteko.