VDSL teknologiaren gora-beherak

VDSL-ak, ADSL-aren hurrengo urratsak, gehiago emango zuela zirudien. Jazztelek 30 megako abiadura eskainiko zuela zioen, baina hainbat azterketa egin ondoren hori gezurra dela egiaztatu da. Izan ere, hainbat interferentzia direla eta, hala nola beste linea batzuk edo gehiegizko soinua, abiadura erreala asko jaitsi egiten da, eta 23 megatan geratzen da, gutxigorabehera.

Hau da, kontuan hartzen badugu, ADSL-ak batez beste, 16 megako abiadura eskaintzen zuela, bakarrik 7 megako hobekuntza egon da, eta esperantza asko eta asko zapuztu egin dira. VDSL 2 Fastpath-ek eskainitakoa ere, ez da poztekoa, 19 megakoa.

Beraz, abiadurarik handiena eskaintzen duena VDSL-a da, baina esan daiteke, askoz gehiago espero zela harengandik, eta dezepzio nahiko handia izan dela jendeak espero zuena kontuan hartuta.

Izan ere, VDSL eta ADSL, kobrezko kable parea erabiltzen du inpultsoak bidaltzeko, interneten Banda Zabalaren bidez sartzeko. Biak xDSL familiakoak dira, eta modem batekin lor daitekeen abiadura hobetzeko sortuak eta erabiliak dira. VDSL-a, ADSL-aren hobekuntza bezala aurkeztu zen, eta hori horrela da, baina lehen esan dugunez, aldaketa nahiko txikia da. Hobekuntza horren gakoa, VDSL-ak erabiltzen dituen zortzi kanalak dira. Horietatik lau, transmisiorako erabiltzen ditu, beste bi deskargarako eta azken biak igoerarako. Horregatik, transmisio potentzia oso handia da, ADSL-arenarekin konparatzen baldin badugu.

Hala ere, familia honetakoek, arazo larri bat dute. Beste erabiltzaileen lineak, interferentziak sor ditzakete eta zaratek baita ere. Horregatik, batzutan, abiadura erreal asko galtzen da eta hasieran egindako eskaintza bikaina ezerezean gera daiteke.

Hori dela eta, FTTP-ak ( Fiber To The Premises ), fibra optikoko kablea erabiltzen dituena, eraginkortasun handiagoa ematen du abiadura eta tranferentzia kontuetan. Izan ere, kasu honetan, lehen aipatutako xDSL-en arazoak ez dira hain nabarmenak. Horregatik distantzia luzeetan eta zonalde interurbanoetan oso eraginkorra da FTTPa. Bezero garrantzitsuek eta transferentzia arloan premia handiak dituzten enpresek fibra optikora jotzen dute.

Laburbilduz, operadoreak, zerbait berri baten bila hasi beharko dira bezeroen nahiak asetzeko, edo bestela, nahiko garestia den fibra optikoaren gainean lan egin beharko dute, benetako azkartasuna eskaintzea nahi badute.

Advertisement

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s


Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.