Ergonomia, ordenagailu baten aurrean gaudenean jarraitu beharreko jarrerak aztertzen dituen zientzia da. Bere helburuak, bizi kalitate hobea lortzea da, eta ordenagailuak ekar ditzakeen arriskuak aurkitzea eta saihesteko soluziobideak ematea dira.
Ergonomia hitza, antzinako grekeraz dator, non “ergos” hitzak lana esan nahi duen eta “nomos” hitzak, berriz, legeak.
Dakigunez, ordenagailuaren aurrean jarrera txarrak jarraitzeak, heinbat lesio ekar ditzake, hala nola, okularrak, muskularrak edota bizkarrekoak. Hauxek, dira, arazo horien jatorriak:
- Ordenagailuaren diseinu desegokia.
- Postura txarrak.
- Argiztapen desgokia.
- Materialen distribuzio desegokia.
- Ergonomiaren oinarrizko elementuak ez ezagutzea.
Alde batetik, monitoreak, distira aldatzeko eta mugitzeko gaitasuna izan beharko luke. Distira, inguruneko argiaren bezalakoa ozan beharko litzateke, eta monitorea, gure begibistatik, 20 gradu beherago egon litzateke. Honela, lesio okularrak saihestuko genituzke.Horretarako, ordenagailuarentzako filtro berezi bat eros daiteke. Txarrena, eguzkitarako betaurrekoak erabiltzea izango litzateke.
Betsalde, teklatua daukagu. Hau, egonkorra, ez oso handia eta letren forma konkaboak dituena izango litzateke. Gainera, arratoia heltzeko orduan, lasaitasunez eta indarrik egin gabe egin beharko genuke.Honela, eskumutur eta hatzamarretan mina ekidituko genuke.
Erabiltzen ditugun altzariei dagokienez, mahaia eta aulkia izango lirateke garrantzitsuenak. Hasteko, mahaiak espazio nahiko eskaini beharko liguke, hanken mugimendu askea ahalbidetzeko. Aulkiak, aldiz, hiru ezaugarri nagusi izango lituzke:
- Egonkorra izatea.
- Altuera graduatzeko aukera ematen duena.
- Bizkarra jartzeko aukera ematen duena.
Modu honetan, bizkarreko, zerbikaletako eta lunbareetako min ugari saihestuko genituzke.
Horrez gain, argiztapenak paper garrantzitsua jokatzen du. Alde batetik, gela argi naturalez ondo argiztatua egotea izango litzateke egokiena kasu hoentan. Inoiz ez da ikusi behar monitore bat inguruko argirik gabe, oso mingarria baita. Argi natural nahikoa badugu, alde batetik ematea izango litzateke egokiena, distira kaltegarriak ekiditeko. Hala ere, argi naturala nahikoa ez bada, argi artifizialarekin konpentsatu beharko genuke, mahairako lanparatxo bat erabiliz.
Nire ustez, niri dagokidanez, etxeko aulkia, monitorearen mugikortasuna eta batez ere, postura aldatu beharko nituzke. Izan ere, nire etxeko aulkia nahiko zaharra da eta, horren ondorioz, ez dut inoiz bizkarra jartzen euskarriaren kontra.
Hau izango litzateke ordenagailuarekin ibiltzeko hartu beharreko jarrerarik egokiena:

BIBLIOGRAFIA:
- http://www.aca-novenet.com.mx/aca-09/notas/100402-vista.php
- http://www.monografias.com/trabajos27/ergonomia-ordenador/ergonomia-ordenador.shtml
- http://www.tecnologiapyme.com/recursos-humanos/consejos-de-ergonomia-frente-al-ordenador
- http://www.ibercom.com/soporte/index.php?_m=knowledgebase&_a=viewarticle&kbarticleid=526
- http://www.red-informacion.com/ergonomia-del-ordenador.html