Emandako linkean agertzen ziren jokoetako bat hautatu dut, Battle for Wesnoth izenekoa, eta Windowserako bertsio bat deskargatu dut. Egia esan, deskarga eta instalazio nahiko errazak eta azkarrak izan dira.
Agertu zaidan lehenengo pantaila, antzinako mapa bat izan da eta bere gainenan menu bat. Behekaldean, jokuan jolasteko laguntza ematen zuten hainbat aholku agertzen ziren. “Campaña” izeneko leku bat agertzen zen menuan baina, benetako jokuan jolasten has baino lehen, “Tutorial” sailean sartu naiz, jokatzen ikasteko.
Dirudienez, jokua, mundu fantastiko bati buruzkoa da. Pertsonaia nagusia, Konrad izeneko mutiko bat da, Wesnotheko tronuaren hurrengo jabea izango dena. Baina orkoek, zure aurkariek, Wesnoth inbaditu dute, eta zure elfo lagunekin beraien aurka borrokatu behar duzu. Zure lagunak azti bat eta elfo boteretsu bat dira.
Tutorialean zehar, orko baten aurka borrokatzeko aukera ematen dizute. Dena den, estrategia jokoa da, eta zuk ezin duzu Konrad kontrolatu borrokan zehar, turnoetan banatzen baita borroka.
Kanpainia ere, hainbat episodiotan banatuta dago eta Konraden istorioa kontatu egiten du. Hala ere, oraindik ez naiz hasi.
Nire ustez, jokoa pixka bat infantila da gure adinarentzat, baina egokitu zaidana da. Grafikoak nahiko normalak dira, Age of Empires batena baino askoz txarragoak baina haren estilokoak. Hala ere, nahiko erraza da jokua ulertzea eta estrategia aldetik nahiko konplexua dela deritzot.
Bestalde multijokalari moduan jolasteko aukera ematen dizu, baina oraindik ez dut frogatu. Gainera, laguntza emateko sail bat dago eta zure eszenatoki gustukoena sortu eta editatzekoa ere.
