Pribazitatea eta gazte britainiarrak

Tufin Technologies-ek egindako galdeketa baten ondorioz, nahiko datu intesgarriak lortu dira gazte britainiarrek, sare sozialen pribazitatearekin egiten dutenari buruz.

Azterketa horrek erakusten duenaren arabera, britainiar gazteen laurden bat, beste norbaiten kontuan sartzen saiatu da edo lortu egin du. Gainera, horietatik gehiengoak, badaki txarto dagoela hori egitea, baina hala ere, egiten dutela diote.

Hau egiteko arrazoia, batez ere, dibertitzeko dela ondorioztatu da, baina badaude beste arrazoi sekundario batzuk: dirua irabaztea eta etorkizuneko lanbiderako.

Gainera, bisitatutako lekuak, batik bat, Facebook kontuak, posta elektronikoa eta ikastolako web orrialdea izan dira.

Nire ustez, honelako prakitikak nahiko mingarriak izan daitezke kontu lapurtuaren jabearentzat. Izan ere, handik hainbat gauza egin daitezke, eta horietako batzuk, kontuaren jabea, larri jar dezakete, edozein arrazoi dela eta. Beraz, ez nator bat gainerakoen kontuetan sartzearekin.

Hala ere, larriena, kontu horietan min egiteko sartzea da. Zenbait gauza jar ditzakezu, eta bera eta bere ingurukoak molestatu. Bstalde, bakarrik kuriositatez sartu bazara, ezer ez aldatzeko, oraindik ere uler daiteke. Txarto eginda dago, noski, baina ulergarriagoa da. Amaitzeko, eskolaren web orrialdean sartzea ere larria izango litzateke, baina ez dut uste oso zaila izango litzatekeenik egindako aldaketak zuzentzea eta web orrialdea berregituratzea.

DEna den, ez dut uste bakarrik britainiarrekin gertatuko denik hau, baizik eta beste hainbat lekutan ere. Nire iritziz, hurbilagoko tokiren batean egingo balute galdeketa, aldaketak ez lirateke oso handiak izango.

Advertisement

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s


Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.