HTML5 eta bideoa

junio 6, 2010

Dirudienez, HTMLa, hurrengo urteetako web modernoa izango dena, loraldi batean bizi da, garai oparoan. Nahiz eta oraindik errealitate ez izan, bere ezaugarriak zehazten hasiak dira. Hala ere, gai batek polemika handia sorrarazi du. Izan ere, bideoak kodifikatzeko kodek-a oraindik ez da finkatu, hainbat enpresa eta erakunderen presioa eta interesak direla eta. Hauek dira, akordio batera ez iristeko arrazoiak, enpresa bakoitzarenak aztertuz.

WHATWG

Enpresa honek, HTMLaren estandarrak konprobatu ztuen, eta baliozkoak ez zirela baieztatu zuen. Horregatik, 2004ean, HTMLaren estandar bat idazten hasi zen.

Eraberean, enpresa honek, Apple, Opera eta Mozillarekin kontaktuak ditu, eta horrek esan nahi du, nahigatzaileek eskuhartzea dutela kasu honean.

Beraz, hainbat enpresek egiten duten presioa eta sortzendiren desadostasunak direla eta, HTML5ak oraindik ez du estandar errealik sortuta.

MPEG-LA

Enpresa honek, H.264 kodek-aren kontrola dauka. Bere garapenerako dauden 26 konpainien artean Apple eta Microsoft daude.

2016 indarrean egongo den lizentzia, oso zorrotza izango ez dela dirudi. Hala ere, bost urteren epean, erabilpen terminoak aldatzeko gai izango dira konpainia hauek, norbere interesei egokituta.

Noski, konpainia hauei, kodek ofizial hau izatea komeni zaie, horrela dirua eta boterea lortuko baitute. Gainera, Theora bezalako kodek libreak mehatxatuak izan dira…

MOZILLA ETA OPERA

Beharbada, bi hauen interesak xumeenak, koherenteenak eta zintzoenak dira. Operak, duela hiru urte bideoarentzako etiketa bat proposatu zuen, OGG+Theora+Vorbis-rekin egin zuen, web estandarrak teknologia berri aske eta zabalekin egiten jarraitu behar direla argi dutelako. Mozilla bat dator Operaren iritziarekin.

Beraz, ezinezkoa da Mozillak eta Operak, askea eta zabala ez den kodek bat proposatzea. Horregatik, galdutzat eman dezakegu h.264 euskarria Firefox eta Operan, askatzen ez denez gero.

GOOGLE

Googlek, aldiz, ikuspuntu konplexuago bat dauka, alde batetik, YouTuberen jabea delako. Hasteko kodek guztiak onartzen ditu, bere ikusleek bideoak ikusterakoan arazorik ez izatea interesatzen zaielako. Horregatik, Chrome-k H.264-ren alde dago.

Bestalde, Googleri ez zaio batere interesatzen bideoaren kodeka H.264-a izatea, Apple eta Microsoft-ek YouTube suntsitu dezaketelako modu horretan.

Googlerentzat etekin handia izan da H.264 bezalako kodek bat hartzea eta askatzea. Horregatik, Googlek kodek fabrika bat erosi egin du. Google enpresa bat izaten jarraitzen du, eta formato askeak interesatzen zaizkio.

APPLE

Hasteko, esan beharra dago Applerentzako marketing porrot bat izan dela. WebM-k ezustekoan harrapatu ditu Applekoak eta antiflash gerrarako argumentuak deuseztatu ditu. Izan ere, orain, Applek  HTML5 nahiago du Flash baino, baina oraindik ez dio WebM-ri bere onespen publikoa eman.

Beharbada, Apple izan da H.264 kodekean gehien inbertitu duen enpresa. Produzitutako hainbat materialen oinarria, H.264 kodeka izan da. Horregatik, industrian bultzada handia izan du H.264-k eta ondorioz, HTML5-ek.

Steve Jobs egin deun beste gauzetako bat, infrakzioen kontuei buruz beldurra sartzea izan da. Horregatik, oso gustoko izango du x264 garatzaile batek WebM gogor hartzen badu. Google-ek, bestalde, beldurrik ez duela esan du, eta MPEG-LA nahi duena egin dezakeela. Beste kritika batzuk, herraminten garapen txikiarena da. Hala ere, ez da egitura arazoa, beraz, denbora eta errekurtsoekin konpon daiteke.

Guzti horregatik, litekeena Applek WebM laguntzea da. Gainera, mugikor dispositiboen kontuan leku pribiliegiatua duenez, nahi duena egin dezake. Iritziz aldatzea eragingo lukeen faktore bakarra, YouTube-k H.264-rekin daukan eralzioa haustea izango litzateke, baina momentuz, hori ez dator bat Googlen interesekin.

MICROSOFT

Internet Explorer 9-ren taldeak nahiko deklarazio inteligenteak egin ditu, WebM-ri laguntza emago diola esanez, baldin eta erabiltzaileak bere ekipoan instalatuta badu. Horrela, beren prentsa ona mantentzen du, HTML5 osoarekin bat datozela argi utziz.

Euskarria erdibitan banatuta dago. Alde batetik, H.264 fabrikatik instalatuta etorriko litzateke, baina ekintza bereziak beharko lituzke WebM-ek. Beraz hirugarren enpresa batzuek instalatu beharko dute.

MIcrosoften jarrera hau erraz ulertzen da. Hasteko, H.264-k arrakasta izatea interesatzen zaio, horrela web-a eta, beraz, Google arerioaren gaineko nolabaiteko boterea izango lukeelako. Hala ere, ez du nahi popularizatzea, horrek abantaila emango liekeelako Applen i-dispositiboei. Izan ere, Microsoftentzako, Google eta Applek iritzi publikoa bere alde jartzea txarrena izango litzateke.

ADOBE

Adoberen jarrera nahiko interesgarria izan da. Izan ere, Google laguna izan da WebM sortu zenetik. Flash, WebM-ren ondoan egongo dela adieraziz, haien itxura publikoa hobetzen dute eta bide batez, presio sartzen diote Apple-i beraien aurkako gerran.

Adobek erabilitako bideorako lehen kodeka, Sorenson Park-ena izan zen, gero VP6 euskarria gehitzeko, WebM-ren aitzindaria. 2007an WebM onartu zuten. Printzipioz, Adobek ez luke izango arazorik WebM-rekin lan egiteko, bere aurrekariekin arazorik izan ez baitzuen.

Beraz, Adobek arnas hartu du Apple-n aurkako gatzakan. Horregatik, Adobek bere plugin-a muturreraino garatu egingo du, Flash HMTL5-entzako egile herraminta bat bihurtzen duen bitartean.

Laburbilduz, erakunde guztiek bere interesak dituzte, eta noski, horiek defendatzen dituzte. Nahiz eta zenabit egun azterago ezinezkoa iruditu, WebM bidea garbi dauka aurrea egiteko.

VDSL teknologiaren gora-beherak

mayo 20, 2010

VDSL-ak, ADSL-aren hurrengo urratsak, gehiago emango zuela zirudien. Jazztelek 30 megako abiadura eskainiko zuela zioen, baina hainbat azterketa egin ondoren hori gezurra dela egiaztatu da. Izan ere, hainbat interferentzia direla eta, hala nola beste linea batzuk edo gehiegizko soinua, abiadura erreala asko jaitsi egiten da, eta 23 megatan geratzen da, gutxigorabehera.

Hau da, kontuan hartzen badugu, ADSL-ak batez beste, 16 megako abiadura eskaintzen zuela, bakarrik 7 megako hobekuntza egon da, eta esperantza asko eta asko zapuztu egin dira. VDSL 2 Fastpath-ek eskainitakoa ere, ez da poztekoa, 19 megakoa.

Beraz, abiadurarik handiena eskaintzen duena VDSL-a da, baina esan daiteke, askoz gehiago espero zela harengandik, eta dezepzio nahiko handia izan dela jendeak espero zuena kontuan hartuta.

Izan ere, VDSL eta ADSL, kobrezko kable parea erabiltzen du inpultsoak bidaltzeko, interneten Banda Zabalaren bidez sartzeko. Biak xDSL familiakoak dira, eta modem batekin lor daitekeen abiadura hobetzeko sortuak eta erabiliak dira. VDSL-a, ADSL-aren hobekuntza bezala aurkeztu zen, eta hori horrela da, baina lehen esan dugunez, aldaketa nahiko txikia da. Hobekuntza horren gakoa, VDSL-ak erabiltzen dituen zortzi kanalak dira. Horietatik lau, transmisiorako erabiltzen ditu, beste bi deskargarako eta azken biak igoerarako. Horregatik, transmisio potentzia oso handia da, ADSL-arenarekin konparatzen baldin badugu.

Hala ere, familia honetakoek, arazo larri bat dute. Beste erabiltzaileen lineak, interferentziak sor ditzakete eta zaratek baita ere. Horregatik, batzutan, abiadura erreal asko galtzen da eta hasieran egindako eskaintza bikaina ezerezean gera daiteke.

Hori dela eta, FTTP-ak ( Fiber To The Premises ), fibra optikoko kablea erabiltzen dituena, eraginkortasun handiagoa ematen du abiadura eta tranferentzia kontuetan. Izan ere, kasu honetan, lehen aipatutako xDSL-en arazoak ez dira hain nabarmenak. Horregatik distantzia luzeetan eta zonalde interurbanoetan oso eraginkorra da FTTPa. Bezero garrantzitsuek eta transferentzia arloan premia handiak dituzten enpresek fibra optikora jotzen dute.

Laburbilduz, operadoreak, zerbait berri baten bila hasi beharko dira bezeroen nahiak asetzeko, edo bestela, nahiko garestia den fibra optikoaren gainean lan egin beharko dute, benetako azkartasuna eskaintzea nahi badute.

ORDENAGAILUAREN ERGONOMIA

mayo 16, 2010

Ergonomia, ordenagailu baten aurrean gaudenean jarraitu beharreko jarrerak aztertzen dituen zientzia da. Bere helburuak, bizi kalitate hobea lortzea da, eta ordenagailuak ekar ditzakeen arriskuak aurkitzea eta saihesteko soluziobideak ematea dira.

Ergonomia hitza, antzinako grekeraz dator, non “ergos” hitzak lana esan nahi duen eta “nomos” hitzak, berriz, legeak.

Dakigunez, ordenagailuaren aurrean jarrera txarrak jarraitzeak, heinbat lesio ekar ditzake, hala nola, okularrak, muskularrak edota bizkarrekoak. Hauxek, dira, arazo horien jatorriak:

  • Ordenagailuaren diseinu desegokia.
  • Postura txarrak.
  • Argiztapen desgokia.
  • Materialen distribuzio desegokia.
  • Ergonomiaren oinarrizko elementuak ez ezagutzea.

Alde batetik, monitoreak, distira aldatzeko eta mugitzeko gaitasuna izan beharko luke. Distira, inguruneko argiaren bezalakoa ozan beharko litzateke, eta monitorea, gure begibistatik, 20 gradu beherago egon litzateke. Honela, lesio okularrak saihestuko genituzke.Horretarako, ordenagailuarentzako filtro berezi bat eros daiteke. Txarrena, eguzkitarako betaurrekoak erabiltzea izango litzateke.

Betsalde, teklatua daukagu. Hau, egonkorra, ez oso handia eta letren forma konkaboak dituena izango litzateke. Gainera, arratoia heltzeko orduan, lasaitasunez eta indarrik egin gabe egin beharko genuke.Honela, eskumutur eta hatzamarretan mina ekidituko genuke.

Erabiltzen ditugun altzariei dagokienez, mahaia eta aulkia izango lirateke garrantzitsuenak. Hasteko, mahaiak espazio nahiko eskaini beharko liguke, hanken mugimendu askea ahalbidetzeko. Aulkiak, aldiz, hiru ezaugarri nagusi izango lituzke:

  1. Egonkorra izatea.
  2. Altuera graduatzeko aukera ematen duena.
  3. Bizkarra jartzeko aukera ematen duena.

Modu honetan, bizkarreko, zerbikaletako eta lunbareetako min ugari saihestuko genituzke.

Horrez gain, argiztapenak paper garrantzitsua jokatzen du. Alde batetik, gela argi naturalez ondo argiztatua egotea izango litzateke egokiena kasu hoentan. Inoiz ez da ikusi behar monitore bat inguruko argirik gabe, oso mingarria baita. Argi natural nahikoa badugu, alde batetik ematea izango litzateke egokiena, distira kaltegarriak ekiditeko. Hala ere, argi naturala nahikoa ez bada, argi artifizialarekin konpentsatu beharko genuke, mahairako lanparatxo bat erabiliz.

Nire ustez, niri dagokidanez, etxeko aulkia, monitorearen mugikortasuna eta batez ere, postura aldatu beharko nituzke. Izan ere, nire etxeko aulkia nahiko zaharra da eta, horren ondorioz, ez dut inoiz bizkarra jartzen euskarriaren kontra.

Hau izango litzateke ordenagailuarekin ibiltzeko hartu beharreko jarrerarik egokiena:

BIBLIOGRAFIA:

  • http://www.aca-novenet.com.mx/aca-09/notas/100402-vista.php
  • http://www.monografias.com/trabajos27/ergonomia-ordenador/ergonomia-ordenador.shtml
  • http://www.tecnologiapyme.com/recursos-humanos/consejos-de-ergonomia-frente-al-ordenador
  • http://www.ibercom.com/soporte/index.php?_m=knowledgebase&_a=viewarticle&kbarticleid=526

  • http://www.red-informacion.com/ergonomia-del-ordenador.html

LINUXEKO JOKOAK

mayo 9, 2010

Emandako linkean agertzen ziren jokoetako bat hautatu dut, Battle for Wesnoth izenekoa, eta Windowserako bertsio bat deskargatu dut. Egia esan, deskarga eta instalazio nahiko errazak eta azkarrak izan dira.

Agertu zaidan lehenengo pantaila, antzinako mapa bat izan da eta bere gainenan menu bat. Behekaldean, jokuan jolasteko laguntza ematen zuten hainbat aholku agertzen ziren. “Campaña” izeneko leku bat agertzen zen menuan baina, benetako jokuan jolasten has baino lehen, “Tutorial” sailean sartu naiz, jokatzen ikasteko.

Dirudienez, jokua, mundu fantastiko bati buruzkoa da. Pertsonaia nagusia, Konrad izeneko mutiko bat da, Wesnotheko tronuaren hurrengo jabea izango dena. Baina orkoek, zure aurkariek, Wesnoth inbaditu dute, eta zure elfo lagunekin beraien aurka borrokatu behar duzu. Zure lagunak azti bat eta elfo boteretsu bat dira.

Tutorialean zehar, orko baten aurka borrokatzeko aukera ematen dizute. Dena den, estrategia jokoa da, eta zuk ezin duzu Konrad kontrolatu borrokan zehar, turnoetan banatzen baita borroka.

Kanpainia ere, hainbat episodiotan banatuta dago eta Konraden istorioa kontatu egiten du. Hala ere, oraindik ez naiz hasi.

Nire ustez, jokoa pixka bat infantila da gure adinarentzat, baina egokitu zaidana da. Grafikoak nahiko normalak dira, Age of Empires batena baino askoz txarragoak baina haren estilokoak. Hala ere, nahiko erraza da jokua ulertzea eta estrategia aldetik nahiko konplexua dela deritzot.

Bestalde multijokalari moduan jolasteko aukera ematen dizu, baina oraindik ez dut frogatu. Gainera, laguntza emateko sail bat dago eta zure eszenatoki gustukoena sortu eta editatzekoa ere.

Pribazitatea eta gazte britainiarrak

mayo 5, 2010

Tufin Technologies-ek egindako galdeketa baten ondorioz, nahiko datu intesgarriak lortu dira gazte britainiarrek, sare sozialen pribazitatearekin egiten dutenari buruz.

Azterketa horrek erakusten duenaren arabera, britainiar gazteen laurden bat, beste norbaiten kontuan sartzen saiatu da edo lortu egin du. Gainera, horietatik gehiengoak, badaki txarto dagoela hori egitea, baina hala ere, egiten dutela diote.

Hau egiteko arrazoia, batez ere, dibertitzeko dela ondorioztatu da, baina badaude beste arrazoi sekundario batzuk: dirua irabaztea eta etorkizuneko lanbiderako.

Gainera, bisitatutako lekuak, batik bat, Facebook kontuak, posta elektronikoa eta ikastolako web orrialdea izan dira.

Nire ustez, honelako prakitikak nahiko mingarriak izan daitezke kontu lapurtuaren jabearentzat. Izan ere, handik hainbat gauza egin daitezke, eta horietako batzuk, kontuaren jabea, larri jar dezakete, edozein arrazoi dela eta. Beraz, ez nator bat gainerakoen kontuetan sartzearekin.

Hala ere, larriena, kontu horietan min egiteko sartzea da. Zenbait gauza jar ditzakezu, eta bera eta bere ingurukoak molestatu. Bstalde, bakarrik kuriositatez sartu bazara, ezer ez aldatzeko, oraindik ere uler daiteke. Txarto eginda dago, noski, baina ulergarriagoa da. Amaitzeko, eskolaren web orrialdean sartzea ere larria izango litzateke, baina ez dut uste oso zaila izango litzatekeenik egindako aldaketak zuzentzea eta web orrialdea berregituratzea.

DEna den, ez dut uste bakarrik britainiarrekin gertatuko denik hau, baizik eta beste hainbat lekutan ere. Nire iritziz, hurbilagoko tokiren batean egingo balute galdeketa, aldaketak ez lirateke oso handiak izango.

CELTIC 2-1 RANGERS

mayo 5, 2010

1-0 Lee Naylor

1-1 Kenny Miller

2-1 Marc-Antoine Fortune

ERREALA 1-0 RAYO

mayo 3, 2010

1-0 Xabi Prieto

Egilearen eskubideek sortutako polemika

abril 28, 2010

Azenaldi honetan, egile eskubideek polemika handia sortu dute gure gizartean. Izan ere, pirateriak terrorismoa eta grogen trafikoa finantziatzen duela diote, eta aipatutako eskubide horiek, asko indartu egin dira. Esaterako, AEB-en izugarrizko isunak jarri dira banan-banan, eskubide berezi horiek urratu dituztenei. Bada, gogoan izan behar dugu, Zorionak Zuri abestiak ere erabilera mugatua duela, lege honen ondorioz.

Dirudienez, lege hau gero eta zorrotzagoa da eta isunak nahiko handiak izan daitezke. Nire ustez, ez da bidezkoa kontsumitzaileekin egiten ari direna. Gu gabe, ez litzateke egongo merkaturik eta nire ustez tratu hobeagoa behar dugu. Beraz nire ustez, arazo honi konponbidea, tarteko zerbait izango litzateke. Hau da, guk gure partez zerbait jarriko genuke daukagun “krisia” bultzatzeko eta ordainetan, egile eskubideak, ez lirateke izango hain zorrotzak eta onargarriagoak izango lirateke.

HTML5

abril 26, 2010

Html5 (HyperText Markup Language), Worl Wide Web-aren hizkuntzaren bostgarren errebisio orokorra dela esan daiteke. Sintaxirako bi aldaera eskaintzen ditu: horietako bat aldaera klasikoa da eta bestea, XHMTL aldaera izango litzateke.  Kodigo honen garatzailea, Consorcio W3C da.

HTML5-ek eskaintzen dituen elementu berriek eta atributoek, web orrialde moderno  batenak isladatzen ditu. Horietako batzuk, <div> eta <span> etiketen oso antzekoak dira, baina esanahi semantikoa izan dezakete, hala nola, <nav> eta <footer>. Beste elementu batzuek, hainbat funtzionalitate berri eskaintzen dituzten, esaterako, <audio> eta <video>-k. Bestalde, <canvas> elementua nahiko hobetua izan da.

Zenbait elementu, HTML4.01-koak bereziki, nahiko zaharkituak gelditu dira, bakarrik aurkezpenetarako erabiltzen diren elementuak barne, <front> eta <center> bezalakoak. Izan ere, elementu hauen efektuak, CSS-ak kontrolatu egiten ditu.

DOM scriptingaren garrantzian ere enfasi bat egin da, web orrialdearen jarrera kontrolatzeko. hauek dira HTML5-ek ekarri dituen berrikuntzak, HTML4-rekin konparaturik.

  • Elementu berriak: article , dialog.
  • Atributo berriak: media, ping, autofocus, inputmode, min, max, pattern.
  • Kendutako elementuak: acronym, applet, basefont, big, center, dir, font, frame, frameset, isindex, noframes, s, strike, tt, u.

Honako hau da HTML5-en kode baten adibidea:

Twitter

abril 19, 2010

Microbloggingaren dohaineko zerbi bat da, gaur egun oso erabilia dena. Bere erabiltzaileei, mikro-sarrerak egitea ahalbidetzen die, 140 karaktere bakarrik onartzen dituena.

Sarrera horiek, Twitter-aren web-etik, SMS bidez, mezularitza instantaneoaren bidez edota zenbait aplikazioren bitartez bidal daitezke.

Egunero egiten dituzun aktualizazioak, zure profilean agertuko dira, eta aktualizazio horiek jasotzea onartu duten pertsonarenean ere. Mezu hauen bidalketa ezeztatu dezakezu edo zure profila zabalik utz dezakezu.

Twitter, San Franciscon sortu zen, Obvius-ek garatutako ikerketa proiektu bat egiten zen bitartean, 2006-ko martxoan. Bere izen originala twttr zen, Flickr-en oinarritutakoa.

Jack Dorsey da Twitter-aren aita, hau da, web aplikazio horren sortzailea. 18 pertsonatako taldearekin hasi ziren , baina Twitter-aren arrakasta ikusita, zenbaki hori laukoiztu zuten eta gaur egun handitzen doaz.


Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.